Stanley Cup

Stanley Cup
KirolaIzotz hockeya
LigaNHL
Sorrera1893
Herrialdea Kanada
 AEB
WebguneaStanley Cup

Stanley Cup, frantsesez Coupe Stanley eta euskaraz Stanley Kopa, urtero NHLko kanporaketa txapelketa irabazten duen izotz hockey taldeari ematzen zaion garaikurra da. Kanada eta AEBtan jokatzen den liga honetan mundu osoko hockeylari onenak eta talde boteretsuenak lehiatzen direnez, kirol honetako taldeen arteko garaikur garrantzitsuenatzat jo ohi da.

1892an Kanadako Gobernari Nagusia zen Lord Frederick Stanleyk berrogeitamar dolarren truk eskuratu zuen. 1893an Montreal Hockey Club taldea lehenbiziko irabazlea izan zen. 1893-1915 artean taldeek denboraldian zehar aldizka elkar jokatzen zuten desafio soilak ziren.

1915tik aurrera urtero kanporaketa txapelketa gisa ospatu ohi da.

Urtez-urte talde irabazle berrien eta haien hockeylarien izenak garaikurraren oinarrian grabatuz joan dira, ondorioz jatorrizko garaikurraren oinarriari urteak igaro hala maila berriak gehituz joan zaizkio.

NBA eta NFL ligetan bezala talde irabazlearen jokalariei eraztun oroigarri bana eman ohi zaie. Eraztun gehien bereganatu dituen hockeylaria Montreal Canadiens taldeko Henri Richard jokalaria da, denera 11.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search